ZERBITZUAK PARTIKULARREI
  • Familia-zuzenbidea. Jaraunspenak, testamentuak, banantzeak, dibortzioak, etab.Open or Close

    LEXBIDE-n, testamentu mota guztien burutze aholkuan adituak diren abokatuz osaturiko talde batekin kontatzen dugu.

    Etorkizunean sor litezken arazoen aurka hartutako neurri bezela, jaraunspena onartu edo ukatzeko eskubideari buruz aholkua emango dizugu; halaber, oinordekoen deklarazioa egiteko, jaraunspena nola banatzeko, senipartetik ondorioztutako kontuentzako, jaraunsgabetzea, eta mortis causa oinordetzatik eratorritako beste edozein zalantza edo eta estutasunei aurre egiteko adierazpenak emango dizkizugu.

    EZKON ETA BIKOTE GATAZKAK. Bestalde, banantze eta dibortzioetan ematen diren une korapilatsuei aurre egiteko, eta baita ezkontza-itunetako idaztea, irabazpidezko sozietatearen desegitea, pentsioak, seme-alaba txikienen zaindariaren izendapena , bisita-erregimena eta beste zenbait kasu ezberdinetarako aholku juridikoa eta Auzitegietan defentsa eskeintzen dugu.

  • Zuzenbide penalaOpen or Close

    LEXBIDEKO penal sail honetan, delitu, falta edo zuzenbide penal arloko beste edozein prozedurei aurre egiteko abokatu espezialistak zure esku jarriko ditugu.

    Prozesu mota guztietan, beharrezko esperientziadun profesionalak izango dituzu zure babeserako prest, bai epailearen egoitzan eta baita polizia autoritateen aurrean ere defendatu zaitzaten.

    Bestalde, jokaera desegokiaren ondorioz emandako edozein motatako istripuek erakarritako delitu edo eta falten jazarpen penaletik, eta erreklamazio

    zibiletatik ondorioztutako erantzukizunaren defentsa ere burutzen dugu.

  • Hiri eta landa errentamenduak. KaleratzeakOpen or Close

    ZURE KASU ZEHATZAREKIKO AHOLKULARITZA .Denbora asko daramagu errentamendu eta alokairu kontratu mota ezberdinak burutzen.

    LEXBIDE-n, errentamendu-kontratua kasu bakoitzaren berezitasunetara moldatzea funtsezkoa dela iruditzen zaigu. Horregatik, kontratu mota eta iraupen egokiena, eta baita fidantza mota ezberdinak, gastuen ordainketaren klausula desberdinak, kontsumoak, seguruak, etabarri buruz aholkua emango dizugu.

    Hamarkada askoko esperientzia. Behin kontratua sinatuta, gai hauen inguruan sor litezken edozein arazo saihesteko esperientziadun aholkularitza izango duzu eskura.

    Errentamentu kontratu ezberdinetatik ondorioztatutako edozein prozedura daramatzagu Auzitegien aurrean: errenta ez ordaintzeagatik kaleratze prozedurak, ez onartutako obrak egitean lursailean eragindako kalteengatik, kaleratze prozesuak, aintzineko errentak, etab.

  • Auzotarren komunitateen arteko gatazkakOpen or Close

    Auzotarren komunitatearen inguruan sortutako edozein zalantzari buruz egin ezazu kontsulta; LEXBIDE-ren eskutik, sor litezken egoera eta gatazka ezberdinei aurre egiteko aholku eraginkorra jasoko duzu: jabe berankorrei aurre egiteko; edozein motatako erreklamazioren aurrean; obrak, ezkutuko akatsak, akordio-aurka egiteak, auzotarren arteko konfliktoak, eta beste hainbat egoera ezberdin barne.

  • Zorren erreklamazioakOpen or Close

    ZURE ONDAREAK BABESTEN DITUGU. Alor honetan aurkezten diren erreklamazioetan, bai lagunartekoetan, eta baita judizialetan ere, espezialistak gara. Gure bezeroen artean, CREDITO Y CAUCIÓN eta GRUPO ATRADIUS aseguru eta ordaingabeen kudeaketa lider europarrak aurkitzen dira, duela hogeita hamar urtetik gure bulegoarekin fidatuz, bere kalitate-estandar zorrotzak eta emaitzak betez.

    Zure ordaingabeak fida diezazkigukezu, gure lan-metodoa ezagutu dezazun lehen kontsulta doakoa izanik. Hilabete bateko epean gure bulegoak txostena prest izango du egindako lagunarteko kudeaketa eta bere emaitzarekin; kudeaketa alferrikakoa izango balitz, zordunaren kaudimenari buruz informatuko zaitugu, eta gure iritzia emango dizugu edozein auzitegitan erreklamazio bat jartzeak izango lukeen bidergarritasun eta kostuari buruz.

    SALAKETA JUDIZIALETAN ADITUAK. Lagunarteko konponbiderik ez balego, erreklamazio judizialetan esperientzia handia dugu (urtean 100 erreklamazio baino gehiago) judizio Monitorioa izena emandakoaren bitartez, edo eta Abenduak 29ko 3/2004 Legean babestutako beste edozein prozeduratan, zeinek merkatal operazioetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen.

  • Banketxe eta aseguru konpanien aurkako erreklamazioakOpen or Close

    LEXBIDE, entitate aseguratzaile eta finantza erakundeen aholkularia izanik, zure banketxeak burututako neurriz kanpoko jokaera baten ondorioz, edo eta zure aseguru-konpaniaren arau-haustearen ondorioz kaltetuta atera bazara, babesik eraginkorrena bermatuko dizugu.

  • BITARTEKOTZAOpen or Close

    LEXBIDEn, badakigu pertsonen arteko gatazka guztiak ezin izaten direla sententzia baten bitartez konpondu, batez ere, epaiketaren ondoren harremanetan jarraitu behar dutenen artean; sozioak; langileak; familia, eta baita hornitzaile eta bezeroak ere.

    Kasu hauetan bitartekotza oso tresna praktikoa, eta gure ustez beharrezkoa da, honen bidez, interesatuek, gatazkak beraien artean ebazteko aukera dute, heldutako konponbidea iraunkorragoa izanik, erlazioari egonkortasuna emanez.

    LEXBIDE-k, edozein gatazka zibil edo eta merkantil arteko kalitatezko bitartekotza zerbitzua bermatzen duten kolegiatutako bi abokatu artekari ezarriko ditu zure eskura.

     Enpresa barneko gatazken arteko bitartekotza.
     Familia arteko gatazken bitartekotza.
     Jabeen erkidegoen arteko bitartekotza.

  • ZERBITZU-SARIAKOpen or Close

    Gure bulegoan edo zure enpresan izandako doako lehen kontsultaren ondoren, LEXBIDE-k, zure arazoari eta beharrei egokitutako profesionalen zerbitzu-sarien aurrekontua emango dizu.

    Bestalde, kontsulta on line egiten baduzu, halaber, erantzuna eman aurretik aurrekontua ere jasoko duzu.

    -> KONPROMISORIK GABE KONTSULTA EZAZU