ZERBITZUAK ENPRESEI
  • Ordaingabe komertzialakOpen or Close

    ZURE ENPRESA BABESTEN DUGU. Alor honetan aurkezten diren erreklamazioetan, bai lagunartekoetan eta baita judizialetan ere, espezialistak gara. Gure bezeroen artean, CREDITO Y CAUCIÓN eta GRUPO ATRADIUS aseguru eta ordaingabeen kudeaketa lider europarrak aurkitzen dira, duela hogeita hamar urtetik gure bulegoarekin fidatuz, bere kalitate-estandar zorrotzak eta emaitzak betez.

    ZURE ORDAINGABEAK FIDA DIEZAZKIGUKEZU, gure lan-metodoa ezagutu dezazun lehen kontsulta doakoa izanik. Hilabete bateko epean gure bulegoak txostena prest izango du egindako lagunarteko kudeaketa eta bere emaitzarekin; kuadeaketa alferrikakoa izanez gero, zordunaren kaudimenari buruz informatuko zaitugu, eta gure iritzia emango dizugu edozein auzitegitan erreklamazio bat jartzeak izango lukeen bidergarritasun eta kostuari buruz.

    ERREKLAMAZIO JUDIZIALETAN ADITUAK. Lagunarteko konponbiderik ez balego, erreklamazio judizialetan esperientzia handia dugu (urtean 100 erreklamazio baino gehiago) judizio Monitorioa izena emandakoaren bitartez, edo eta Abenduak 29ko 3/2004 Legean babestutako beste edozein prozeduratan, zeinek merkatal operazioetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen.

    SOZIETATE ADMINISTRATZAILEEI ERREKLAMAZIOAK. Halaber, sozietate zordunaren administratzaileekiko erantzunkizunaren azterketa ere egiten dugu nahi izanez gero, arlo honetan gure esperientzia egiaztatu dezakegularik.

    Horrez gainera, ordaingabeak ahalik eta azkarren konpontzeko, merkataritza operazioak dokumentatzeko erarik egokienari buruz aholkua emango dizugu.

  • Enpresen arteko merkataritza-akordioakOpen or Close

    Nazio eta nazioarteko salerosketa-kontratu mota guztiak; epekako salmentak; hornidura-kontratuak; obra; azpikontratazioa; agentzia; merkataritza-kolaborazio akordioak, etab.

  • Enpresen arteko merkataritza-gatazkakOpen or Close

    Erreklamazio mota guztiei buruz eta merkataritza transakzioetan ematen diren konflikto guztiei buruz gomendioak emango dizkizugu, alor ezberdinetan esperientziadun adituak zure eskura jarriz.

    —  Hornitutako salgaien kalitate arazoak ematen direnean, funtsezkoa da lehen bait lehen hauek epaiketa batean ondo frogatzen jakitea, baita akats hauekiko ezar daitezken erreklamazioen epea jakitea.
    —  Kontratuen epe haustea; entrega-epea edo eta hartze-epea, eta hauen ondorioz ezarritako erreklamazioak.
    —  Obra kontratuen haustea.
    —  Galdaketa ereduen entrega, planoak, etab.

  • Sozietate zuzenbideaOpen or Close

    Empresen sorrera. Negozio berrien eraketarako aholkua. Zure negozioari hobe egokitzen zaion legezko ereduari buruz aholkua emango dizugu: merkataritza sozietatea, sozietate zibila; erantzukizun mugatutako enpresa; UTEak, ondasun-erkidegoa, etab., estatutoak eta sortze akordioak enpresaren errealitatera egokituz; sozio sortzaileen eta administratzaileen ezaugarri ezberdinak; ekarpenak, etorkizuneko gatazken aurkako prebentzioa, etab.

    Familiaren empresa. Familiaren enpresarako aholku eta sostenguan esperientzia handia dugu. Berezitasunen analisi sakona eginez, edozein motatako gatazka interfamiliarrei aurre egiteko protokolo egokiena, eta prebentzio eta konponbide eredu ezberdinak aurkeztuko dizkizuegu, bitartekotza barne.

    —  Kapital-zabalkuntza, fusioak eta sozietate-banaketa.
    —  Sozioekiko edo sozioen arteko gatazkak.

  • Hartzekodunen konkurtsoa. Administratzaile sozialen erantzukizunaOpen or Close

    LEXBIDE-n, legezko baliabide guztiak zuen eskura jarriko ditugu enpresaren sostengurako, eta behar izanez gero, abokatu edo administratzaile bezela dugun esperientziaren bitartez, lege konkurtsalak kaudimen-gabeziko kasuak eramateko garain jarraitzen duen bidea, eta honek eskeintzen dituen irtenbideak ezagutzen lagunduko dizuegu zuen empresak bizirik iraun dezan; honez gainera, sozietatearen administradoreen erantzukizuna saihesteko jarraitu beharreko pausoak adieraziko dizkizuegu.

     Merkataritza-arloko epaitegiaren aurrean ezarri beharreko hartzekodun konkurtsoaren deklarazioaren eskaeraren izapidea.
    —  Hartzekodun konkurtsoaren kreditu ordaigabeen erreklamazioa.
     Sozietateen administradoreekiko erantzukizunaren erreklamazioa.

  • LEGEZKO KONTU- IKUSKARITZA EDO LEGEZKO “DUE DILIGENCE”. Enpresa erosketa.Open or Close

    Enpresa baten erosketa prozesuan funtsezkoa da, aldez aurretik antolaketaren alde ezberdinen legezko analisi bat egitea, horrela erosketa egin ondoren kontabilitatean pasibo ezkuturik azaleratu ez daitezen. Enpresaren langileek, edo bere merkataritza-agentziek lortutako eskubideak; epe luzerako uneko hornidura-kontratuak; uneko produktuaren bermea; Merkataritza-operazioen legezko dokumentazioa.

    LEXBIDE-n, eskatutako negozioaren sailen analisi osoa egingo dugu, horrela, transakzio-negozioaren arrazoiaren ezaguera sakonagoa izatera, eta edozein motatako gertakizun desiraezina antzematera lagunduz.

  • DELITU EKONOMIKOAK. ZIGORTZEKO MODUKO KAUDIMENGABEZIAKOpen or Close

    Negozioen munduan, ezuste desatseginak ez dira falta. Ondarea ondo gordetzen saiatzen diren bitartean, zorren ordainketa saihesten duten bezeroen erruz engainatuta sentitzerakoan sentitzen den ezintasuna ondo ezagutzen dugu; baita ordaintzeko asmorik inoiz izan ez zuen bezeroari salgaia emateagatik, eta hornitzaile faltsuari inoiz jasoko ez dugun merkantziaren truke emandako aurrerapenagatik, edo eta eskaera hoberenak desbiatzen dituen komertzialaren edo kudeatzaile desleialaren aurrean ere.

    LEXBIDE-n, zuzenbide penalak delituzko akzioen jazarpenerako, zigorrerako eta konpentsazio egokirako eskeintzen dituen aukera guztiei buruz aholkua emango dizugu, beti, interesak asetzeko dituzun benetazko aukerak zeintzuk diren adieraziz.

  • LAN-ISTRIPUAKOpen or Close

    Horrelako kasuak ematen direnean, zuzenbidean eman daitezken ondorio guztiak ezagutzea funtsezkoa da , kaltetutako alor guztien aholkularitza oso garrantzitsua izanik, egoera honek eragiten dituen eskubide eta erantzukizun prozedurengatik: penalak, delitu edo faltengatik eratorritakoak. Laboralak, segurtasun-neurriak ez betetzeagatik eta prestazio-gainordainengatik; zibilak, Kalte-ordainketa kexengatik eratorritakoak.

    LEXBIDE-n esperientzia dugu materia guzti hauetan.

  • BITARTEKOTZAOpen or Close

    Jakina da, pertsonen arteko gatazka guztiak ezin izaten direla sententzia baten bitartez konpondu; batez ere, epaiketaren ondoren harremanetan jarraitu behar dutenen artean: sozioak, langileak, familia, eta baita hornitzaile eta bezeroak ere.

    Kasu hauetan bitartekotza oso tresna praktikoa, eta gure ustez, beharrezkoa da. Honen bidez, interesatuek, gatazkak beraien artean ebazteko aukera dute, heldutako konponbidea iraunkorragoa izanik, erlazioari egonkortasuna emanez.

    LEXBIDE-k, edozein gatazka zibil edo eta merkantilen arteko kalitatezko bitartekotza zerbitzua bermatzen duten kolegiatutako bi abokatu artekari ezarriko ditu zure eskura.

     Enpresa barneko gatazken arteko bitartekotza.
     Familia arteko gatazken bitartekotza.
     Jabeen erkidegoen arteko bitartekotza.

  • KONTRATAZIO PUBLIKOA. ADMINISTRAZIOAREKIKO ERLAZIOAKOpen or Close

    LEXBIDE-K, zure interesak babesteko, materia konplexu eta espezializatu hauei buruzko aholku juridikoa eskaintzen du:

      Kontratazio-espedienteak.
      Lizitazioak.
      Zigor|Onespen administratiboak.
      Helegite administratiboak.
      Kontentzioso-administratibo helegiteak.

  • ZERBITZU-SARIAKOpen or Close

    Gure bulegoan edo zure enpresan izandako doako lehen kontsultaren ondoren, LEXBIDE-k, zure arazoari eta beharrei egokitutako profesionalen zerbitzu-sarien aurrekontua emango dizu.

    Bestalde, kontsulta on line egiten baduzu, halaber, erantzuna eman aurretik aurrekontua ere jasoko duzu.

    -> KONPROMISORIK GABE KONTSULTA EZAZU